Øresund

Øresund
Oeresund Bridge.jpg
Sakonera 38 m
Geografia
Koordenatuak 55°45′N 12°45′E / 55.75°N 12.75°E / 55.75; 12.75Koordenatuak: 55°45′N 12°45′E / 55.75°N 12.75°E / 55.75; 12.75
Honen parte da Danish straits (en) Itzuli
Hidrografia
Betebidea

Sund edo Øresund[1] (danieraz: Øresund; suedieraz: Öresund) Danimarkako Sjælland uhartea eta Suedian dagoen Eskania eskualdea bereizten dituen itsasartea da. Ipar itsasoa eta Itsaso Baltikoa lotzen ditu. Lekurik estuenean, Danimarkako Elsinore eta Suediako Helsingborg artean, 4 kmko zabalera baino ez du.

Oresund Ozeano Atlantikoa eta Itsaso Baltikoa batzen dituzten hiru daniar itsasarteetako bat da. Bidea Kattegat, Skagerrak eta Ipar itsasotik doa.

Itsasartearen kontrol politikoak maizko auziak sortu zituen Danimarka eta Suedia artean. Danimarkak kontrola mantentzeko mendebaldeko itsasaldean Kronborg gaztelua (Helsingørren) eta ekialdekoan Kärnan gotorlekua (Helsingborgen) eraiki zituen, 1658an ekialdeko kosta Suediari utzi arte.

2000 urtean Øresund zubiak Danimarka eta Suedia elkartu zituen.

Oresunden zenbait uharte daude:

  • Amager.
  • Saltholm.
  • Ven.
  • Peberholm - artifiziala.
  • Middelgrundsfortet - artifiziala.
  • Flakfortet - artifiziala.
  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-6).


Geografia
Danimarka
Artikulu hau Danimarkako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Copyright