Filipe I.a Borgoinakoa
Filipe I.a Borgoinakoa | |
---|---|
![]() |
|
Bizitza | |
Jaiotza | Rouvres-en-Plaine, 1346ko abuztuaren 5a |
Heriotza | 1361eko azaroaren 21a (15 urte) |
Hobiratze lekua | Cîteauxko abadia |
Heriotza modua | berezko heriotza: izurri bubonikoa |
Familia | |
Aita | Philip of Burgundy |
Ama | Joan I, Countess of Auvergne |
Ezkontidea(k) | Margarita III.a Flandriakoa (1356 (egutegi gregorianoa) - |
Anai-arrebak | |
Leinua | House of Burgundy (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | monarka |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Filipe I.a Borgoinakoa (Rouvres-en-Plaine, 1346 - Rouvres-en-Plaine, 1361eko azaroaren 21), Filipe Rouvreskoa ere deitua, Borgoinako dukea izan zen 1349-1361 bitartean.
Filipe I.a, Auverniako kondearen hil ondoko semea izan zen. 1349an, aitatxi Oto IV.a Borgoinakoa hil ostean, Borgoinako dukerria oinordetu zuen; Borgoina eta Artoisko konderriak, berriz, amatxi Joana III.a Borgoinakoarengandik jaso zituen, 1347an. Adingabea zenez gero, amak gobernatu zituen lurralde horiek, baina hura 1360an hil ondoren, Filipe adin nagusikotzat hartua izan zen[1]. 1361eko azaroaren 21ean hil zen, 15 urte zituela, izurriak jota.
1357an ezkondu zen Margarita III.a Flandriakoarekin (1350-1405); berak 12 urte zituen eta Margaritak 7. Hiru urte geroago hil zen, ondorengorik gabe. Heriotzaren ondoren haren mendeko lurraldeak zatikatuak izan ziren.
- ↑ Philip I, Duke of Burgundy. in: Encyclopædia Britannica. global.britannica.com Noiz kontsultatua: 2016-03-16.
Aurrekoa Oto IV.a Borgoinakoa |
Borgoinako dukea 1349-1361 |
Ondorengoa Filipe II.a Borgoinakoa |
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Filipe I.a Borgoinakoa ![]() |
Other Languages
Copyright
- This page is based on the Wikipedia article Filipe I.a Borgoinakoa; it is used under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 Unported License (CC-BY-SA). You may redistribute it, verbatim or modified, providing that you comply with the terms of the CC-BY-SA.