Icodeko mentzeierria

Tenerifeko mentzeierriak

Icodeko mentzeierria, Tenerife uhartea, Tinerfe Handia hil ondoren banatu zen bederatzi mentzeierrietako bat izan zen. Egungo El Tanque, La Guancha eta Icod de los Vinosen eremuen zati bat hartzen zuen. Garachico-ren zati bat ere barne hartu zuen. Bertako azken errege edo mentzeia, Pelikar izan zen.

Elezaharraren arabera, mentzeierri honetan bizi izan zen Amarka, dontzeila gazte bat, beste neska batzuek bekaitza ziotena eta mutil gazte askok emazte bezala nahi zutena. Asko izan ziren Amarkaz maitemindu zirenak, guziten artean, Gariraiga artzaia nabarmendu zelarik, nork, Amarkaren ezezkoa jaso ondoren, erotu eta bere burua amildegi batetik bota zuen, minaren minez. Gertakari tragiko honen berria, laster hedatu zen erresuma osoan, guztiek, Amarka, Gariraigaren heriotzaren erantzuletzat jo zutelarik. Erruaren erruz, Amarkak, beste hainbeste eginez eman zion amaiera bere biziari.

Copyright