Tenerife

Tenerife[1][2] Afrikar kostaldeko uhartea da, Ozeano Atlantikoan kokatua, eta Espainiako Kanaria uharteetako handiena eta populatuena da. Santa Cruz Tenerifekoko probintziak duen uharte nagusia da. Hiriburua Santa Cruz Tenerifekoa da. 2005ean 838.877 biztanle zituen eta 2.034 km2ko eremua.

Jatorri bolkanikoa du. Tontor garaiena Teide da (3.718 metro), sumendia berez eta Espainiako punturik garaiena.

  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Santa Cruz Tenerifekoa (1981–2010), muturrekoak (1921-egun))   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 28.4 31.2 35.4 35.2 36.4 37.1 42.6 40.4 39.3 38.1 34.0 28.2 42.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 21.0 21.2 22.1 22.7 24.1 26.2 28.7 29.0 28.1 26.3 24.1 22.1 24.6
Batez besteko tenperatura (ºC) 18.2 18.3 19.0 19.7 21.0 22.9 25.0 25.5 24.9 23.4 21.3 19.4 21.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 15.4 15.3 15.9 16.5 17.8 19.5 21.2 21.9 21.7 20.3 18.4 16.6 18.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 9.4 8.1 9.5 9.4 12.0 13.4 16.5 14.6 16.5 14.6 10.1 10.0 8.1
Euria (mm) 31.5 35.4 37.8 11.6 3.6 0.9 0.1 2.0 6.8 18.7 34.1 43.2 225.7
Euri egunak (≥ 1.0 mm) 8.0 7.2 6.9 5.5 2.9 0.9 0.2 0.8 2.7 6.1 8.8 9.4 59.4
Eguzki orduak 178 186 221 237 282 306 337 319 253 222 178 168 2887
Hezetasuna (%) 64 65 62 61 61 61 58 60 64 66 65 66 62.8
Iturria (1): Agencia Estatal de Meteorología[3]
Iturria (2): Agencia Estatal de Meteorología[4]

Tenerifek Achinech izena ematen zioten guantxeek. Bestela, gaur egungo toponimian jatorrizko izen hauek gelditu dira, besteak beste: Taco, Tacoronte, Tamaimo, Taganana, Tegueste, Tejina, Teno, Tigaiga, Guancha, Guamasa, Guincho, Güímar, Garachico, Chiguergue, Chirche, Afur, Arico, Abona, Arona, Adeje, Ifonche, Icor eta Isora.

  1. Santa Cruz Tenerifekoa (hiriburua): 223.148 biztanle (2005).
  2. San Cristobal de La Laguna: 141.627 biztanle (2005).
  3. Arona: 65.550.
  4. La Orotava: 40.355.
  5. Los Realejos: 36.243.

Copyright