Wireless Application Protocol

WAP (Wireless Application Protocol), haririk gabeko komunikazioak erabiltzen dituzten aplikazioetarako estandar irekia da, adibidez, telefono mugikor batetik Internet sarbidea izateko.

Posta elektronikoari, berri-taldeei eta beste batzuei sarbidea izateko ere balio du, komunikazio protokolo multzo normalizatua eta aplikazio ingurune estandarra baita.

I-mode WAP bezalako helburuekin sortutako aplikazio ingurunea da, Japonian, bere sorterrian, arrakasta handia izan duelarik.

J2ME (Java2 MicroEdition) teknologia osagarria da. Ahalmen gutxiko gailetarako berezi diseinatutako java plataforma da.

  • GPRS
  • HSDPA

Copyright